Pasa den otsailaren 4an, urtero legez, Saraspea Elkartean antsoaindar asko elkartu ziren herrian zehar Santa Agedako koplak kantatzeko asmoz. Aurtengo edizioak bi berrikuntza izan zituen. Batetik, Saraspeako hainbat kidek txokolate-jate ederra prestatu zuten eta Elkartera kantatzera hurbildu ziren txiki eta heldu guztiek gogoz dastatu zuten. Eta bestetik, bost antsoaindar gaztek txistuen laguntzarekin giroa ederki alaitu zuten. Arratsaldeak ere alde txarrik izan zuen, ibilaldia osoan zehar euria gogotik bota zuen-eta. Honela, aldez aurretik prestaturiko ibilbideari zenbait aldaketa egin behar izan zitzaion eta, esaterako, liburutegitik eta Soroko zein Euskal Herria plazatik segizioa ezin izan zen pasa.Nola nahi ere, giro herrikoia eta alaia ez zen inoiz itzali eta bukatzeko, koplak kantatzen aritu ziren guztiak Txinparta Elkartera sartu eta bertakoek prestaturiko otorduaz ederki gozatu zuten. Honela, euriak utzitako zapore gezia gozo bihurtu zen denen gozamenerako.
Argazki gehiago ikusteko sartu IRUDIAK izeneko atalean