2008/12/16

Bizi gurekin gure jaia!

Hauxe duzu datorren urteko maiatzaren 24an Iruñeko takoneran ospatuko den gure jaiaren eranskailua, hau da, Antsoaingo Ezkaba ikastetxea antolatzen eta gorpuzten ari den jaiaren pegatina. Gustuko duzulakoan, bizi gurekin gure jaia!

2008/12/05

MIKEL LABOA, GOGOAN eta BIHOTZEAN

Mikel Laboaren heriotza dela medio Saraspeako txoko honetatik geure omenaldia eskeini nahi diogu. Musika maite dugunoi une triste hauetan oso lagungarri gertatzen zaigu berak kantatzen entzutea, oroimenean atxikiturik. Hau dela eta, bere azken agurrean senitartearen intimitatean entzun zen kantuetako bat denon eskura jarri nahi dugu, kantuaren bitartez bere oroimena hainbeste maite zuen herrian zehar barreiatu dadin, denontzat lagungarri izanen delakoan. Hemendik aurrera, beraz, egun batzuetan behintzat eta elkar argitaletxeari esker, izarren hautsa kantua topatuko duzu GOGOAN eta BIHOTZEAN izeneko diskoaren gainean eta ondorengo helbidean klikatu ondoren: www.elkarargitaletxea.com/mikel_laboa

2008/11/26

Ardiarengandik zerura, Antsoainetik mundura!


Jakinen duzunez, ikasturte honetan Ezkaba ikastetxeari egokitu zaio Sortzen-ikasbatuaz erakundeak urtero antolatu ohi duen jaiaren prestakuntzaz arduratzea. Besta handi eta polit hau Iruñeko Takonerako ingurune zabalean ospatzen da eta datorren urtean maiatzaren 24an, igandearekin, izanen da.
Eta gure Elkarteak zer egin dezake jai honi bultzada bat emateko? Ba, momentuz blog honen bitartez jaiaren inguruan izanen den informazio guztia zure eskura jarriko dugu. Izan ere, lehenik eta behin, logotipoaren nondik norakoak erakutsi nahi izan dizugu primizia mundial bailitzan.
Eta bigarrenik, iazko jaian ateratako lau argazki jarri dizkizugu ikusgai. Ikusi ahal duzunez, jaian adin guztietako lagunak elkartu eta denek gozatu egiten dute, jaiaren egitaraua oso zabala izaten baita. Izan ere, iazko argazki bilduma osoa arakatu eta ikusi nahi baduzu, helbide honetan klikatzea baino ez duzu egin behar: http://www.gurejaia.org/argazkiak_07/index.html

Gaztetxoek ere jaiari zuku handia ateratzen diote. Bestela, galdetu Amaiurri edo Juleni, biek ederki pasa baitzuten iazko bestan.

Datorren jaia iritsi arte, bitartean badakizu,
ardiarengandik zerura, Antsoanetik mundura!

2008/11/25

ABENDUAREN 30ean, ASTEARTEAN

Hasteko 16,30etan
zinema eta gero txokolatada.

Ondoren, ustekabea txikientzat: ?

Arratsaldeko 7,30etan lunch-a

Eta bukatzeko, 22,00etan
lagunarteko mus txapelketa azkarra.

ONGI PASA GURE URTEBETETZEAN!

ongi etorri


euskaraz bizi nahi dugun antsoaindarron herrira

Datorren udaberrian euskaltzaleen lasterketa berriz ere martxan jarriko da eta edizio honetan abiapuntua Tutera izanen da. Gure herritik, Antsoanetik ere pasako da, martxoaren 28an, larunbatearekin.
Hainbeste oihartzun sortzen duen ekitaldi jendetsu honi buruzko zehaztasunak nahi izanez gero, klikatu hemen: korrika

2008/11/22

Oroitzen al zarete Saraspea sortzear zegoela?

Hona hemen Saraspearen hastapenak. Lokala erosi eta berehala zapaldu nahi izan genuen. Hementxe Eneko eta Irune agurtzen.
Eta lokalari ongi etorria emateko zer bururatu zitzaien lehenengo zuzendaritza batzordekideei? Bada, txistorrada eder bat prestatzea. Honatx Marivi sukaldari lanetan eta Camino, Irati eta Cristina jateko prest.
Eta Sara, Oihane eta Nerea itxoiten. Nola zegoen txistorra? Goxoa, ez da?

Eta ardoa, Yoldi Jauna? Nork esan behar zuen duela bi urte lokaletako atearen ondo ondoan zegoen mutil altu eta jator hori, edalontzia eskuan zuela, gero bi urte pasa ondoren gure presidentea izan behar zuenik.
BAI, BAI, BAI, JAVI LEHENDAKARI!