2008/11/26

Ardiarengandik zerura, Antsoainetik mundura!


Jakinen duzunez, ikasturte honetan Ezkaba ikastetxeari egokitu zaio Sortzen-ikasbatuaz erakundeak urtero antolatu ohi duen jaiaren prestakuntzaz arduratzea. Besta handi eta polit hau Iruñeko Takonerako ingurune zabalean ospatzen da eta datorren urtean maiatzaren 24an, igandearekin, izanen da.
Eta gure Elkarteak zer egin dezake jai honi bultzada bat emateko? Ba, momentuz blog honen bitartez jaiaren inguruan izanen den informazio guztia zure eskura jarriko dugu. Izan ere, lehenik eta behin, logotipoaren nondik norakoak erakutsi nahi izan dizugu primizia mundial bailitzan.
Eta bigarrenik, iazko jaian ateratako lau argazki jarri dizkizugu ikusgai. Ikusi ahal duzunez, jaian adin guztietako lagunak elkartu eta denek gozatu egiten dute, jaiaren egitaraua oso zabala izaten baita. Izan ere, iazko argazki bilduma osoa arakatu eta ikusi nahi baduzu, helbide honetan klikatzea baino ez duzu egin behar: http://www.gurejaia.org/argazkiak_07/index.html

Gaztetxoek ere jaiari zuku handia ateratzen diote. Bestela, galdetu Amaiurri edo Juleni, biek ederki pasa baitzuten iazko bestan.

Datorren jaia iritsi arte, bitartean badakizu,
ardiarengandik zerura, Antsoanetik mundura!