2009/12/26

URTE BUKAERAKO ESKOLAKO JAIA

Saioa, Eider, Nerea eta Irati euskal dantzak ikusten.

Loretxo eta Krispeta beren ikuskizunean.


Amaia eta Saioa eskolako patioan.

Haur mordoa Zirika Zirkus noiz hasiko zai.

Uxue Gimeno, argazkiarentzat.

Zirika Zirkus.

Ikasle ohiak musika jotzeko prest.

Rubén Gutiérrez joalduna.

2009/10/02

Antsoainen Kantuz berriz ere gogotsu

Ikasturte berriarekin batera, Antsoainen Kantuz izeneko ekimen herrikoiak segitzen du bere entsaiuekin eta agerraldiekin. Izan ere, Antsoaingo jaietan, irailaren 20an elkartez elkarte eta tabernaz taberna ibili ziren kantari.

Halaber, urriaren hasieran Bikupe, Saraspea, Txinparta eta Arrikulunka elkarteek antolaturiko Nafarroaren histoari buruzko hitzaldietan ere parte hartu dute.
Beraz, kantuz aritzea eta euskara maite duen orok hitzordua dauka Antsoainen Kantuz izeneko lagunekin, ostegunero, iluntzeko 7:30ean, Antsoaingo Gizarte Etxean, Ostoki kalean.
Anima zaitez. Gure hizkuntza eta abestu maite baduzu, zatoz gurekin herria alaitzera!


Ekimen honi buruzko informazio gehiago: ANTSOAINEN KANTUZ

2009/06/22

Ezkaba ikastetxeko kurtso bukaerako festa

Portadatik datorren erreportajea duzu honako hau:
1. Bea eta Montse tailerrak prestatzen laguntzen

2. Lehen Hezkuntzako 2. mailako sei neskek osaturiko futbito taldea

3. Gurasoak futbitoa jolastu nahian.

4. Adin guztientzako puzgarriak

5. Aparra noiz etorriko den zai

6. Badator, badator...!

7. Iritsi da!
Argazkiak Montse Jiménez eta Iratxe Saharreak eginak

2009/05/04

Bertso afaria ate-joka

Jada iritsi zaigu aurtengo bertso afaria. Ostiral honetan Igor Elortza, Uxue Alberdi eta Julio Soto kantuan arituko dira.



Elortzak iaz ospatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketan sari nagusia eskuratu zuen. Uxue Alberdi gipuzkoarra bertsolaria izateaz gain, idazlea ere bada. Azkenik, Julio Soto nafarra oso ezaguna dColor del textoa antsoaindarrentzat, duela gutxi gure herrian ospatu zen Nafarroako bertsolarien txapelketako erdifinala irabazi zuen-eta. Azkenik, Txapelketaren finalean Juliok eta Xabier Silbeirak txapela desenpatean jokatu behar izan zuten. Orduan, gutxigatik bada ere, txapelak ihes egin zion Juliori.
Ostiral honetako afaria Antsoaingo euskara zerbitzuak antolatu du, Udaletxearen laguntzarekin, eta Arrikulunka elkartean izanen da 21.30ean hasita. Bertaratzeko, ordea, txartela eskuratu beharko dute interesatuek eta Saraspean daude salgai dagoeneko. Bertso-afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldirako txartel kopurua mugatua da. Beraz, anima zaitez eta ongi pasa!

2009/04/03

Ongi etorri korrika

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean martxoaren 26an hasi zen hamaseigarren Korrika. 11 egunez Euskal Herria zeharkatuko du eta apirilaren 5ean ailegatuko da bere helmugara, Gasteizera.
Korrika ekimena antolatzen den aldi oro, AEK-k norbait omentzen du. Hala, aurten, Euskal Herrira etorri, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi eta belaunaldiz belaunaldi euskara transmititu duten familia horiek omenduko ditu Korrika 16ak.
Aurten ere martxoaren 27an Ezkaba eskolak bere atxikimendua erakutsi zion korrika txikiaren bidez. Ikastetxeko ikasleek zein irakasleek parte hartu zuten, Antsoaingo karriketan beren mezua zabaldu zutelarik.
Biharamunean Korrika gure herrira iritsi zen eta antsoaindarrek ongi etorri ederra eman zioten.

2009/02/06

Santa Ageda Antsoainen

Pasa den otsailaren 4an, urtero legez, Saraspea Elkartean antsoaindar asko elkartu ziren herrian zehar Santa Agedako koplak kantatzeko asmoz. Aurtengo edizioak bi berrikuntza izan zituen. Batetik, Saraspeako hainbat kidek txokolate-jate ederra prestatu zuten eta Elkartera kantatzera hurbildu ziren txiki eta heldu guztiek gogoz dastatu zuten. Eta bestetik, bost antsoaindar gaztek txistuen laguntzarekin giroa ederki alaitu zuten. Arratsaldeak ere alde txarrik izan zuen, ibilaldia osoan zehar euria gogotik bota zuen-eta. Honela, aldez aurretik prestaturiko ibilbideari zenbait aldaketa egin behar izan zitzaion eta, esaterako, liburutegitik eta Soroko zein Euskal Herria plazatik segizioa ezin izan zen pasa.Nola nahi ere, giro herrikoia eta alaia ez zen inoiz itzali eta bukatzeko, koplak kantatzen aritu ziren guztiak Txinparta Elkartera sartu eta bertakoek prestaturiko otorduaz ederki gozatu zuten. Honela, euriak utzitako zapore gezia gozo bihurtu zen denen gozamenerako.

Argazki gehiago ikusteko sartu IRUDIAK izeneko atalean

2009/01/09

Katxiporreta

Ama batek posta elektroniko baten bidez Pirritx eta Porrotx-en helbide elektronikoa zein den eskatu digu. Zuzenean kliklatu paiazoen izenen gainean eta beren web-gunean sartuko zarete. Bertan, zein den beren historia, zein diskak argitaratu dituzten, zein arropa eta bideoak dauden salgai eta abar ageri da. Beraz, sartu bere atari-digitalean eta gozatu gure paiazo maitagarriekin.