2009/10/02

Antsoainen Kantuz berriz ere gogotsu

Ikasturte berriarekin batera, Antsoainen Kantuz izeneko ekimen herrikoiak segitzen du bere entsaiuekin eta agerraldiekin. Izan ere, Antsoaingo jaietan, irailaren 20an elkartez elkarte eta tabernaz taberna ibili ziren kantari.

Halaber, urriaren hasieran Bikupe, Saraspea, Txinparta eta Arrikulunka elkarteek antolaturiko Nafarroaren histoari buruzko hitzaldietan ere parte hartu dute.
Beraz, kantuz aritzea eta euskara maite duen orok hitzordua dauka Antsoainen Kantuz izeneko lagunekin, ostegunero, iluntzeko 7:30ean, Antsoaingo Gizarte Etxean, Ostoki kalean.
Anima zaitez. Gure hizkuntza eta abestu maite baduzu, zatoz gurekin herria alaitzera!


Ekimen honi buruzko informazio gehiago: ANTSOAINEN KANTUZ

1 comentario:

Beñat Villanueva dijo...

Aurrera kantuzaleok.

Jada Nabarraldeko hitzaldiak bukatu dira. Oso gustura entzun genituen zuen kantuak.

Orain ez dago aitzakirik ez entsaiorik ez egiteko. Ekin lanari, ekin kantuei.