Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean martxoaren 26an hasi zen hamaseigarren Korrika. 11 egunez Euskal Herria zeharkatuko du eta apirilaren 5ean ailegatuko da bere helmugara, Gasteizera.
Korrika ekimena antolatzen den aldi oro, AEK-k norbait omentzen du. Hala, aurten, Euskal Herrira etorri, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi eta belaunaldiz belaunaldi euskara transmititu duten familia horiek omenduko ditu Korrika 16ak.
Aurten ere martxoaren 27an Ezkaba eskolak bere atxikimendua erakutsi zion korrika txikiaren bidez. Ikastetxeko ikasleek zein irakasleek parte hartu zuten, Antsoaingo karriketan beren mezua zabaldu zutelarik.
Biharamunean Korrika gure herrira iritsi zen eta antsoaindarrek ongi etorri ederra eman zioten.

1 comentario:
Artikulua polita eta argazkial ere bai. Bat kopiatu dizut. Espero dut onartuko duzuela.
Anima zaitezte eta parte hartu korrikan. Aurrera!
Publicar un comentario