2008/12/05
MIKEL LABOA, GOGOAN eta BIHOTZEAN
Mikel Laboaren heriotza dela medio Saraspeako txoko honetatik geure omenaldia eskeini nahi diogu. Musika maite dugunoi une triste hauetan oso lagungarri gertatzen zaigu berak kantatzen entzutea, oroimenean atxikiturik. Hau dela eta, bere azken agurrean senitartearen intimitatean entzun zen kantuetako bat denon eskura jarri nahi dugu, kantuaren bitartez bere oroimena hainbeste maite zuen herrian zehar barreiatu dadin, denontzat lagungarri izanen delakoan. Hemendik aurrera, beraz, egun batzuetan behintzat eta elkar argitaletxeari esker, izarren hautsa kantua topatuko duzu GOGOAN eta BIHOTZEAN izeneko diskoaren gainean eta ondorengo helbidean klikatu ondoren: www.elkarargitaletxea.com/mikel_laboa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
5 comentarios:
Ustekabean eta unkiturik harrapatu nauzue, batetik ez jakitea zuen blogaren berri eta bestetik, Mikel Laboaren kantu polit hau berriz ere entzutean. Mila esker. Antsoainen ere, euskarari bai, euskaraz bai!
Primerakoa iruditu zait egin duzuen omealditxoa. Eskerrik asko.
Aupa antsoaindarrak! Hau ideia sinplea bezain zirrarragarria. Ea egunen batean pasatzen garen Antsoainetik. Mikel, Txantrean ere gogoan zaitugu!
http://www.markbattypublisher.com/jsp/buytramadol/#7944 tramadol hcl xl - tramadol dosage use dogs
Publicar un comentario