2010/05/25

KULTUR ZIKLOA EUSKARAZ

Urtero legez, aurten ere maiatzearen lehenengo bi asteetan Antsoianen EUSKAL JAIAK ospatu ziren. Kultur ziklo honi duela hamabost egun Julian Iantzi kazetariak hasiera eman zion euskeraz hitz egiteko motibazio saio baten bitartez. Hurrengo asteburuaren atarian, aldiz, Txinparta Elkartean bertso-afaria izan zen.
Hurrengo astean Ezkaba ikastetxeko ikasleek jinkanak burutu zituzten Dindaia Fundazioaren laguntzarekin. Beste egun batean eskolan ere txontxongiloak izan ziren, baita hurrengo egunetan herri kirolak, folk jaialdia, txokolate-jatea eta abar ere. Larunbatean, aldiz, antzerkia taularatu zen: "Kanpanila eta Peter Panen itzala". Nola nahi ere, kultur ziklo honen egitarauaren barnean egunik garrantzitsuena maiatzeko hirugarren igandea izan ohi da. Aurten ere txistulariek eta gaiteroek jo zituzten dianekin eguna hotz esnatu zen. Goizean zehar Lapurbide Plazan 20 artisauren partaidetzarekin lanbide ezberdinetako eskulangintza erakusketa izan zen.
Talogileak,
gaztagileak (goiko argazkian Jabiertxo Martiarena Arakilgo uhartearra),
ardien ile-mozketaren erakusketa,
pastelagileak,
aizkolariak (argazkian Gorriti aita eta semea, nor baino nor),

Ondoren, goizeko 11:00etan kalejira egin zen.
Bertan Antsoaingo Erraldoien Konpartsa, Zanpantzar taldea eta txistulariak zein gaiteroek parte hartu zuten.
Ondoren bertako Eguzki Eder eta Iruñeko Duguna dantza taldeak elkartu ziren eta Udaletxe Plazan beren ikuskizuna erakutsi zieten han hurbildu ziren guztiei.
Adin guztietako dantzak izan ziren.
Txikiek ere ederki dantzatu zuten.

Duguna musika taldeak gogoz jo zuen Udaletxe Plazan.

Eta Antsoainen Kantuz taldeak bere abestiak ere aireratu zituen egun polit horretan.

No hay comentarios: