2011/12/18

Olentzerori gutuna

Olentzerok Ezkabako mendian utzi zuen bere zakua
Antsoaingo haurrek beraien ametsak sar zitzaten.
Negu gorria iragartzen zuen hotza nabari zen.
Goizaldeko elurraren aztarnak bidean ziren.
Hodei ilunen mehatxua martxa oztopatuko zuela zirudien,
baina haurren ametsek zerua garbitu zuten tarte batez.
Inguruko mendi zuriak ispilu garbi, eder.
Antsoaingo umeen etxeetan argia eta bakea sartuko zela zirudien
alaitasunez negu berri bat hasteko
elur maluten erritmoan dantzan.

Eskerrik asko!

Xabier Mendibil



Laura Rupérez Urtasun neskatoak egindako artikulua eta argazki gehiago ikusteko, zapaldu hurrengo esaldiaren gainean: "En busca de Olentzero"

No hay comentarios: