2013/01/05

Ezkaba Eskolak Finala jokatzea lortu du

Urtarrilaren 6an, igandea, goizeko 11:30ean ospatuko da Eskola Arteko Txapelketako Finala. 
Txapelketak XXXI edizioa betetzen du eta Osasuna Futbol Taldeak antolatzen du.
Aurtengo Finala Antsoaingo Ezkaba eskolako 6. mailako mutilek osatzen duten futbol taldeak jokatu behar du Mendigoiti eskolaren aurka.
 Taxonare futbol zelaian izango da Finala eta
antsoaindarrak eta mendillorritarrak nor baino nor arituko dira. 
Argazki gehiago ikusteko zapaldu hemen: Erdifinala (Ezkaba- Mendillorri)
Txapelketari buruzko artikuluarengana joateko: XXXI Torneo Interescolar

2011/12/18

Olentzerori gutuna

Olentzerok Ezkabako mendian utzi zuen bere zakua
Antsoaingo haurrek beraien ametsak sar zitzaten.
Negu gorria iragartzen zuen hotza nabari zen.
Goizaldeko elurraren aztarnak bidean ziren.
Hodei ilunen mehatxua martxa oztopatuko zuela zirudien,
baina haurren ametsek zerua garbitu zuten tarte batez.
Inguruko mendi zuriak ispilu garbi, eder.
Antsoaingo umeen etxeetan argia eta bakea sartuko zela zirudien
alaitasunez negu berri bat hasteko
elur maluten erritmoan dantzan.

Eskerrik asko!

Xabier Mendibil



Laura Rupérez Urtasun neskatoak egindako artikulua eta argazki gehiago ikusteko, zapaldu hurrengo esaldiaren gainean: "En busca de Olentzero"

2010/05/25

KULTUR ZIKLOA EUSKARAZ

Urtero legez, aurten ere maiatzearen lehenengo bi asteetan Antsoianen EUSKAL JAIAK ospatu ziren. Kultur ziklo honi duela hamabost egun Julian Iantzi kazetariak hasiera eman zion euskeraz hitz egiteko motibazio saio baten bitartez. Hurrengo asteburuaren atarian, aldiz, Txinparta Elkartean bertso-afaria izan zen.
Hurrengo astean Ezkaba ikastetxeko ikasleek jinkanak burutu zituzten Dindaia Fundazioaren laguntzarekin. Beste egun batean eskolan ere txontxongiloak izan ziren, baita hurrengo egunetan herri kirolak, folk jaialdia, txokolate-jatea eta abar ere. Larunbatean, aldiz, antzerkia taularatu zen: "Kanpanila eta Peter Panen itzala". Nola nahi ere, kultur ziklo honen egitarauaren barnean egunik garrantzitsuena maiatzeko hirugarren igandea izan ohi da. Aurten ere txistulariek eta gaiteroek jo zituzten dianekin eguna hotz esnatu zen. Goizean zehar Lapurbide Plazan 20 artisauren partaidetzarekin lanbide ezberdinetako eskulangintza erakusketa izan zen.
Talogileak,
gaztagileak (goiko argazkian Jabiertxo Martiarena Arakilgo uhartearra),
ardien ile-mozketaren erakusketa,
pastelagileak,
aizkolariak (argazkian Gorriti aita eta semea, nor baino nor),

Ondoren, goizeko 11:00etan kalejira egin zen.
Bertan Antsoaingo Erraldoien Konpartsa, Zanpantzar taldea eta txistulariak zein gaiteroek parte hartu zuten.
Ondoren bertako Eguzki Eder eta Iruñeko Duguna dantza taldeak elkartu ziren eta Udaletxe Plazan beren ikuskizuna erakutsi zieten han hurbildu ziren guztiei.
Adin guztietako dantzak izan ziren.
Txikiek ere ederki dantzatu zuten.

Duguna musika taldeak gogoz jo zuen Udaletxe Plazan.

Eta Antsoainen Kantuz taldeak bere abestiak ere aireratu zituen egun polit horretan.

2010/01/12

AGATE DEUNA

Txokolate jate gozoa prestatu ziguten Saraspea Elkarteko bazkideek.

Agate Deunaren bezperan antsoaindar aunitz bildu ziren Rafael Alberti Plazan.

Ortigosa jauna, Iratxe eta Mikel kantari.

Euskal Herria plazan.

Estebe txikia, bere amatxorekin, bere lehenengo Agate Deunaren bezperan.

2009/12/26

URTE BUKAERAKO ESKOLAKO JAIA

Saioa, Eider, Nerea eta Irati euskal dantzak ikusten.

Loretxo eta Krispeta beren ikuskizunean.


Amaia eta Saioa eskolako patioan.

Haur mordoa Zirika Zirkus noiz hasiko zai.

Uxue Gimeno, argazkiarentzat.

Zirika Zirkus.

Ikasle ohiak musika jotzeko prest.

Rubén Gutiérrez joalduna.

2009/10/02

Antsoainen Kantuz berriz ere gogotsu

Ikasturte berriarekin batera, Antsoainen Kantuz izeneko ekimen herrikoiak segitzen du bere entsaiuekin eta agerraldiekin. Izan ere, Antsoaingo jaietan, irailaren 20an elkartez elkarte eta tabernaz taberna ibili ziren kantari.

Halaber, urriaren hasieran Bikupe, Saraspea, Txinparta eta Arrikulunka elkarteek antolaturiko Nafarroaren histoari buruzko hitzaldietan ere parte hartu dute.
Beraz, kantuz aritzea eta euskara maite duen orok hitzordua dauka Antsoainen Kantuz izeneko lagunekin, ostegunero, iluntzeko 7:30ean, Antsoaingo Gizarte Etxean, Ostoki kalean.
Anima zaitez. Gure hizkuntza eta abestu maite baduzu, zatoz gurekin herria alaitzera!


Ekimen honi buruzko informazio gehiago: ANTSOAINEN KANTUZ

2009/06/22

Ezkaba ikastetxeko kurtso bukaerako festa

Portadatik datorren erreportajea duzu honako hau:
1. Bea eta Montse tailerrak prestatzen laguntzen

2. Lehen Hezkuntzako 2. mailako sei neskek osaturiko futbito taldea

3. Gurasoak futbitoa jolastu nahian.

4. Adin guztientzako puzgarriak

5. Aparra noiz etorriko den zai

6. Badator, badator...!

7. Iritsi da!
Argazkiak Montse Jiménez eta Iratxe Saharreak eginak